ERABILPEN PUBLIKOKO ESPAZIOETAN TERRAZAK EZARTZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

 

2009KO URRIAk 23

 

 

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Tradizioz, eta azken urteetan biziago, ostalaritzaren sektoreko industrialek udal-baimena eskatzen dute herri-bidean bere jarduerarekiko osagarriak, hau da, terrazak, estalkiak edo ez behin-behineko elementuak hala nola eserlekuak edo eguzki-babesak (itzalkinak ala eguzkitakoak) instalatzeko. Era berean, batzuetan ez da baimen-eskaerarik egiten eta arrazoirik gabe instalatzen dira. Espazio pribatua dela adierazten da.

 

Herri-espazioa normalean udan hartzen da, tokiko klimatologiari erreparatuz eta noizean behin denbora luzez hartzen da.

 

Herri-espazioa modu antolatuan erabili behar da, gutxieneko kongestioaren bermeekin, irisgarritasun onarekin, oinezkoen zirkulazio egokiarekin eta trazadurari eta ezaugarriei dagokienez, erabiltzaileen nahiz pertsona eta jardueren eskubide eta ondasunak errespetatuz.

 

Orain arte baimenak Udalak egindako interpretazioen eta irizpideen arabera eman dira eta Ordenantza honen helburua honakoak xedatzea da: helburua, definizioa eta eremua, instalazio baztertuak eta erregimen juridiko eta tekniko aplikagarria ostalaritzaren arloko instalazio-mota bakoitzeko, baimenaren prozedura eta izapideak eta zigor-erregimena. Indarrean sartzeko data zehazten da ere bai.

 

 

I. KAPITULUA: HELBURUA, EREMUA ETA MUGA OROKORRAK

 

1. atala.- Xedea.

 

Ordenantza honek terrazak eta instalazio osagarriak (hala nola eguzkitakoak, toldoak, alboetako babesak, argiak, etab.) herri-bidean instalatzeko erregimen tekniko eta juridikoa xedatzea du helburu. Xede horietarako, terrazak dira mahaien, aulkien eta behin-behineko instalazio finko edo mugikorren multzoak, ostalaritzaren eremuan legezko jarduerarekiko aldi baterako osagarri bezala erabiltzen badira.

 

 

2. artikulua.- Eremua.

 

1.- Ordenantza hau herri-erabilerako espazio guztietarako (herri-bidea, espazio libreak, berdeguneak, etab.) aplikagarria da. Berdin dio titulartasuna publikoa edo pribatua izatea. Herri-erabilera gertaeraren egoeraren eta indarreko planeamenduaren zehaztapenen aplikazioaren arabera zehaztuko da.

 

2.- Araudi hau ez da aplikagarria izango hurrengo ustezkoren batean sartuta dagoen instalazioari, nahiz eta aurreko definizioan egon:

 

a)  Udalaren administrazio-emakidaren babesean, garatutako jarduerak osagarriak direnean.

b)  Udal-organo aginpidedunak zehaztutako egutegiaren eta baldintzen arabera, herri-jaietan egindako jarduerak direnean.

 

 

3. artikulua.- Muga orokorrak.

 

1. Hurrengo establezimenduei lotutako terrazak instalatzea debekatuta dago: ikuskizunen aretoak eta zinemak, dantzalekuak, Joko-aretoak eta billarrak, izozki-dendak eta gozotegiak, betiere establezimendu horiek taberna-zerbitzua ez badute.

 

2. Halaber, ezin daitezke oinezkoentzako espaloietan edo espazioetan jar, zabalera bi metro eta erditik (2,50 m) beherakoa bada, edo oinezkoentzako pasabideen aurrealdean badaude, ala jendea dabilen lokalen larrialdiko irteeretan badaude.

 

3.- Bateraezina da terraza antzeko instalazio-motekin jartzea, hala nola barrikekin, betiere oinezkoei herri-bidea kentzen badiete, Udal Zerbitzu Teknikoek aldeko txostena egiten duten kasuan izan ezik.

 

4.- Bi terraza-tipologia zehazten dira:

A) Ohikoa (mahai laukia), alde bakoitzak 75 zentimetro dituena eta lau aulkiz hornitua.

B) Bestelako motakoak, salbuespenez eta Zerbitzu Teknikoek txostena egin ondoren, azalera txikiagoarekin Ordenantza honi moldatzen zaizkionak.

 

4. artikulua.- Debekua herri-intereseko arrazoiengatik.

 

Alkate-Lehendakariak, lizentzia ematez aginpidedunak, terrazak eta elementu osagarriak instalatzea debeka dezake herri-interesak hala eskatzen duen kasuetan, herri-segurtasuna, herrilanak edo antzeko egoerak direla-eta. Debekua arrazoitu egin beharko da.

 

 

5. artikulua.- Garapena luzeran.

 

Instalazioak luzeran gehienez, alboetako babesak eta, hala badagokio, lorontziak barne, ez du gaindituko jarduera nagusiaren euskarri den establezimenduaren fatxadari dagokion luzera, ingurukoek idatziz baimena ematen duten kasuetan izan ezik. Luzera orokor bezala ezingo dira inoiz hamabi (12) metroak gainditu.

 

6. artikulua.- Okupazioa.

 

1.- Aurreko artikuluetan jasotako muga orokorrak alde batera utzi gabe, terrazek honako okupazio-baldintzak izango dituzte:

 

a)  Instalazioak modu iraunkorrean eta kasu guztietan bermatu beharko du edozein oztopoz bi metro edo gehiagoko oinezkoentzako pasabide librea, hiri-ingurunean irisgarritasuna sustatzeko 68/2000 Dekretuak II. eranskineko 4.5. artikuluan xedatutakoarekin bat.  

b)  Luzeran kokatuko dira, espaloiaren ertzean, eta bertatik gutxienez hogeita hamar (30) zentimetro bereizita, aparkatuak dauden ibilgailuetako bidaiarien sarrera eta irteera ez eragozteko, babes-hesia dagoen kasuetan izan ezik. Kasu horretan gutxienez hamar (10) zentimetro bereiziko da barruko proiekzio bertikalarekiko.

c)  Sei (6) metro edo hortik gorako espaloi-zabalera duten kaleetan, instalazioaren zabalerak ezingo ditu bi (2) metro gainditu, alde batera utzi gabe 1. atalean eta 3.2. artikuluan xedatutako mugak.

d)  Oinezkoentzako pasabide librea bi egoeratan zabal daiteke, teknikariaren udal-iritzi arrazoituz, ibiltarien trafikoaren intentsitateak hala eskatzen duenean.

 

2.- Udal-txosten arrazoitua egin ondoren eta egoera zehatzak direla-eta, terraza establezimenduaren fatxadaren ondoan kokatu behar denean, Zerbitzu Teknikoek instalazioaren kokagune zehatza zehaztuko dute.

 

3.- Lizentziaren esleipendunak hartutako herri-bidea garbitasun-baldintza ezin hobeetan mantendu beharko du.

 

7. artikulua.- Alboetako babesak.

 

1. Instalazioak hartutako eremua alboetako babesen bidez muga daiteke barrutia mugatzeko eta itsuei oztopoak identifikatzen ahalbidetzeko.

2. Alboetako babesak mugikorrak, gardenak edo opakoak eta, nolanahi ere, inguruneko baldintzekiko egokiak izango dira.

3. Instalazioan baimendutako zabalera ezin dezakete gaindi eta altuera ez da metro bat (1) baino txikiagoa izango, ezta metro bat eta berrogeita hamar (1,50) metro baino altuagoa ere.

 

4. Jarduerarekin zerikusirik ez duten publizitate-mezurik ezin ditzakete izan, baina bai jardueraren titularraren izena.

5. Elementu mugikorrek (aulkiek, mahaiek eta abarrek) neoprenozko babesa edo antzekoa izango dute, maneiatzeko orduan zaratak saihesteko.

6. Berariaz debekatuta dago instalazioa zoruan ainguratutako elementuekin behin-behinekoz ixtea. Eguzkitako, itzalkin eta antzeko elementu mugikorrekin babes daiteke.

 

II. KAPITULUA: INSTALAZIOEN OINEZKOENTZAKO EREMUETAN, PLAZETAN ETA ESPAZIO LIBRE BEREZIETAN

 

8. artikulua.- Oinezkoentzako kaleak.

 

1. Bakarrik halako instalazioak baimentzen dira zortzi (8) metro edo hortik gorako zabalera duten kaleetan. Kaleen zabalera librea bi (2) metrotik behera ez murrizteko moduan kokatuko dira.

 

2. Alboetatik instalazioa mugatu eta babestuko da 7. artikuluan aurrez ikusitako moduan.

 

3. Espresuki debekatzen da ezarpena behin-behinean ixtea lurzoruan finkatutako elementuen bidez, eguzkitako, ekitako eta antzerako elementu mugikorren bidez babestu ahal izango delarik.

 

9. artikulua.- Plaza eta espazio libre bereziak.

 

Espazio horietan terrazak instalatzeko eskabideak kasu zehatz bakoitzaren berezitasunen arabera ebatziko dira eta hurrengo muga orokorrak kontuan hartuta:

 

a) Instalazioak gehienez hamabi (12) metroko luzera etengabea izango du.

b) Edozein oztoporekiko oinezkoentzako pasabide librea bermatuko da eta zabalera ez da lau (4) metrokoa baino txikiagoa izango.

c) Jarduera nagusiarekiko albokoen berariazko baimena erantsiko da, instalazioa horien aurrealdean gelditzen denean.

d) Oinezkoen pasabidea eta alboko lokaletarako eta etxebizitzetarako sarrera bermatua geldituko da.

 

III. KAPITULUA: BAIMENAREN LEGEZKO BALDINTZAK: ESKABIDEA ETA IZAPIDEAK.

 

10. artikulua.- Udal-lizentzia.

 

1. Terrazak eta elementu osagarriak instalatzeko aldez aurretik udal-baimena behar da.

 

Xede horietarako, interesatuek eskabide egokia egin beharko dute udal-erregistroan gutxienez terraza instalatzeko aurrez ikusitako data baino hilabete bat lehenago.

 

2. Hala, interesatuak eskabidea aurkeztu beharko du, erregistro orokorraren bidetik, Alkatetzari zuzendua eta honakoak jasoak geldituko dira:

 

a)  Eskatzailearen izena eta bi abizenak. Eskatzailea instalazioaren edota irekitzearen udal-lizentziaren titularra izango da.

b) Helbideei, telefonoari, eta NANri buruzko datu pertsonalak.

c) Jarduera nagusiaren izena eta kokagunea.

d) Instalazioaren epea ez da hiru hilabetetik beherakoa eta urtebetetik gorakoa izango.

11. artikulua.- Dokumentazio osagarria.

 

Eskatzaileak aurreko artikuluan aipatzen den eskabidearekin batera hurrengo alderdiak dokumentuen bidez egiaztatu beharko ditu:

 

a) Jarduera nagusia garatzeko udal-baimena. Horretarako, irekitze-lizentzia aurkeztu beharko du.

 

b) 5) artikuluan aurrez ikusitako ustezkoetan alboetako establezimenduetako titularren baimena.

 

12. artikulua.- Instalazioaren kokapena.

 

Lizentziaren eskabidearekin batera, 1:50 eskalan instalazioaren planoa erantsi beharko da. Instalazioak hartutako bidearen zatia azalduko da aulkiek eta mahaiek izango duten banaketa zehatzarekin, alboetako babesekin, lorontziekin, eguzkitakoekin eta abarrekin, udal-eredu normalizatuaren arabera.

 

13. artikulua.- Ebazpena.

 

1. Ordenantza honek aurrez ikusitako baldintzetan eskaera egin ondoren eta txosten tekniko eta juridikoak egin ostean, Alkatetza-Lehendakaritzak ebazpena egingo du legez zehaztutako epeetan.

 

2. Hala badagokio, txosten teknikoan dokumentu edo fitxa bat sartuko da eta grafikoki adieraziko dira baimentzen den instalazioaren baldintza zehatzak (kokagunea, hartu beharreko azalera). Udaltzaingoak edo Udal Teknikariek edozein unetan izango dute informazioa.

 

14. artikulua.- Lizentziaren baldintzak.

 

1. Lizentziak betiere emantzat joko dira, jabetza-eskubidea izan ezik eta hirugarrenei kaltetu gabe. Ezingo dira aipatu jardueran onuradunak izandako erantzukizun zibila edo penala baztertu edo murrizteko eta ez dute titularra salbuesten, hala badagokio, bestelako baimenak lortzez.

 

2. Lizentziaren dokumentuan instalazioaren eta elementu osagarrien baldintzak finkatuko dira, baita hartzen den azalera, indarraldia eta gehieneko mahaien eta aulkien kopurua ere.

 

3. Lizentzia betiere prekarioan emango da eta Alkatetza-Lehendakaritzak, modu arrazoituan, baimendutako instalazioak herri-bidetik kentzea agin dezake partikularraren kargura, zirkulazioaren, urbanizazioaren edo interes publikoaren gorabeherek hala gomendatzen dutenean. Ez da kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik izango.

 

4. Lizentziaren titularrak instalazioaren ondorioz herri-bidean sortutako kalteak konpondu beharko ditu.

 

5. Lizentzia emateagatik eta herri-jabaria hartzearen ondorioz tasa ordaintzeagatik, titularrak azaldutako herri-espazioaren zati bat erabil dezake. Artikulu honetako 3. atalari dagokion ustezkoan izan ezik, espazio guztia edo zati bat erabiltzen ez bada, bai azalerari, bai mahaien kopuruari, bai baimendutako denboraldiari dagokionez, ez da kitapenaren babesean ordaindutako zenbatekoaren zati bat jasotzeko eskubiderik izango.

 

     6. Lizentziaren titularrak ikusten den tokian eta erraz irits daitekeenean jarriko du terrazari dagokion lizentziaren dokumentua edo horren kopia.

 

15. artikulua.- Indarraldia eta berritzea.

 

1. Lizentziak gehienez urtebete iraungo du, urtarriletik abendura bitartean doan denboraldiarekin bat. Urte naturalaren barruan lizentzia hiru hilabeterako, sei hilabeterako, bederatzi hilabeterako edo urte osorako eska daiteke.

2. Lizentzien indarraldiak, nolanahi ere, etengabeak izango dira.

 

3. Indarraldia amaitzen denean, lizentziaren titularrak edo, hala badagokio, establezimenduaren titularrak instalazio guztia kendu beharko du eta herri-bidea aurreko egoeran utziko du.

 

4. Ondorengo denboraldietarako lizentziaren eskabideak urte naturalaren barruan eginez gero, honakoak erantsiko dira:

 

4.1 11.b) artikuluan aurrez ikusitako alboetako establezimenduekin bat, lizentzia emateko gorabeherak aldatu ez direla aipatzen duen zinpeko aitorpenaren bidez berritzea, egoerak aldatzen diren kasuan izan ezik.

 

 

16. artikulua.- Funtzionamendu-ordutegia.

 

Jarduera nagusiak baimenduta duen ordutegia alde batera utzita, terrazak 9:00etatik 22:00etara erabil daitezke igandetik ostegunera bitartean, biak barne, eta 24:00ak arte ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperatan.

 

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, instalazioak ixteko ordutegia 23:00etara bitartekoa izango da igandetik ostegunera eta ostiral, larunbat eta jai-bezperatan 01:00 arte irekiak egon daitezke.

Zamalanak dauden tokietan, terrazak funtzionatzen hasteko ordutegia zamalanen ordutegiaren amaierak mugatuko du.

 

17. artikulua.- Har daitekeen azalera mugatzea.

 

1. Lizentzia lortzen denean, titularrak argi eta garbi muga dezake tokian baimendutako gehieneko okupazio-azalera.

 

2. Muga-sistemak ez die inoiz arriskurik sortuko oinezkoei, ezta kalterik edo eragozpenik bide publikoari edo pribatuari ere.

 

18. artikulua.- Instalazioaren titularraren betebeharrak.

 

1. Betebehar orokorrak eta Ordenantza aplikatzearen ondoriozkoak alde batera utzi gabe, instalazioaren titularrak hartutako lurzorua eta instalazioa nahiz elementu osagarriak garbitasun-, segurtasun- eta apaintasun-baldintza ezin hobeetan mantenduko ditu. Horretarako bitarteko guztiak eskura jarriko ditu: paperontziak, hautsontziak, etab.

 

2. Instalazioaren titularra terrazaren funtzionamenduaren eta erabileraren ondorioz sortutako arau-hausteen arduraduna izango da.

 

3. Herri-titulartasuneko espazioa baimentzen zaion titularrak Udalari dagozkion tasak ordaindu beharko dizkio, Udal Jabari Publikoa hartzeagatik ordaindu beharreko Tasei buruzko Ordenantza Fiskalak xedatutako zenbatekoan eta moduan.

 

4. Titularrak bere kargura finantzatu beharko du hartutako espazio publikoan edo jardueraren ondorioz kaltetuak suertatu diren elementuen konponketa.

 

5. Bestalde, titularra instalazioen ohizko edo ohiz kanpoko erabilerak sortutako kalte-galera, istripu, ezbehar, etab. guztien arduradun izango da. Dagokion erantzukizun zibila onartu beharko du.


19. artikulua.- Ikuskizun Publikoak eta Olgeta Jarduerak egitea.


Terrazak jartzeagatik herri-bidea hartzeaz gain, instalazio horietan astialdiko jarduerak egiten direnean, 4/1995 Legeak, azaroaren 10ekoak, Ikuskizun Publikoei eta Olgeta Jarduerei buruzkoak, xedatutakoa aplikagarria izango da. Baimena emateko, antolatzaileak aldez aurretik idatzia nahikoa aurrerapenez eskabidea egin beharko du eta Udaltzaingoaren aldeko txostena beharko da, baita planteatutako jardueren ezaugarriek eskatuz gero, Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostena ere.



IV. KAPITULUA: ZIGOR-ERREGIMENA.

 

20. artikulua.- Udal-lizentziarik gabe instalatzea.

 

1. Alkatetza-Lehendakaritzak kautelaz eta berehala herri-bidean lizentziarik gabe instalatutako terrazak ken ditzake eta xede horretarako gordetako tokian gorde, araubidez xedatutako zigorrak jartzea alde batera utzi gabe. Bere garaian elementu horiek eraman daitezke tasa egokia ordaindu ondoren.

 

Gorde izan diren tokitik titularra erretiratzera pasa gabe hiru hilabete igaro direnean, Udalak kendutako elementuak egokitzat iruditzen zaizkion moduan erabili ahal izango ditu.

 

2. Lizentziaren indarraldia igaro ondoren terrazek jarriak irauten badute, diziplina-ondorioetarako, udal-baimenik ez balu bezala ulertuko da.

 

21. artikulua.- Baldintzak ez betetzea.

 

1. Lizentziaren baldintzak edo ordenantza honetan jasotako aginduak betetzen ez badira, zigor ekonomikoa izango da indarreko legeriaren baldintzetan, lizentzia baliogabetu eta instalazioa berehala erretiratzeaz gain, udal-eskeekiko desobedientzia badago.

 

2. Ordenantza hau ez betetzeagatik arduraduna lizentziaren pertsona titularra izango da edo, hala badagokio, establezimenduaren titularra.

 

22. artikulua. Arau-hausteak tipifikatzea.

 

A) Arau-hauste arinak honako hauek dira:

 

-Zehaztutako ordutegitik kanpo terrazak jartzea.

 

-Baimendutako kopurua gaindituta elementuak jartzea.

 

 

-Baimendutako kokapenetik kanpo aulkiak, mahaiak edo elementu osagarriak jartzea.

 

-Hartutako espazioa apaintasun-, segurtasun- eta garbitasun-baldintza egokietan ez mantentzea.

 

-Ordenantza honetan xedatutako araudia ez betetzea.

 

B) Arau-hauste larriak honako hauek dira:

 

-Terrazak eta bestelako elementu osagarriak lizentziarik gabe instalatzea.

 

-Ordenantza hau bete behar duten elementuak arautzen duten baldintza teknikoak errespetatu gabe jartzea.

 

-Bi arau-hauste arin egitea, behin betiko ebazpenarekin zigor-espedientea hasi eta aurreko urtean.

 

C) Arau-hauste oso larriak honako hauek dira:

 

-Bi arau-hauste larri egitea, behin betiko ebazpenarekin zigor-espedientea hasi eta aurreko urtean.

 

-Terrazak instalatu ondoren, erabiltzeko eskubidea duten beste pertsonei espazio publikoaren erabilera eragoztea.

 

-Terrazen instalazioa dela-eta, espazio publikoak larriki eta modu nabarmenean kaltetzen duten ekintzak.

 

23. artikulua.- Zigorrak kuantifikatzea.

 

Ordenantza honekiko arau-hausteak honakoetan zatitzen dira: arinak, larriak eta oso larriak.

 

Arau-hauste arinak 750 eurora arteko isunekin zigortuko dira.

Arau-hauste larrietan isuna 751 eurotik 1.500 eurora bitartekoa izango da.

 

Arau-hauste oso larriak: isuna 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa izango da.

 

Arau-hauste larrien kasuan, gainera, lizentzia baliogabe daiteke eta, ondorioz, instalazioa berehala kendu beharko da, udal-eskearekiko desobedientziaren kasuetan.

 

Oso larrien kasuan, gainera, establezimendua ordenantza honetan araututako baimenentzat ez-gaitua gera daiteke urtebetez, gertaeren larritasunaren arabera.

 

24. artikulua.- Zigor-espedientea.

 

        Zigorrak ezartzeko aldez aurretik dagokion espedientea izapidetu behar da eta halabeharrez Udaltzaingoak egindako salaketa-aktak egon beharko du. Hori 2/1998 Legeak, otsailaren 20koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigor-gaitasunari buruzkoak, xedatutakoarekin bat izapidetuko da.

 

25. artikulua.- Betetze ordezkatzailea.

 

Instalazioaren arduradunak herri-bidean instalatutako elementuak kentzeko udal-aginduari jaramonik egiten ez dionean, Ordenantzan xedatutako ustezkoetan, Administrazioak erretiratu egingo ditu eta horretarako prestatutako tokian gordeko ditu. Bertan jaso ditzake jabeak dagozkion tasak eta gastuak ordaindu ondoren.

 

AZKEN XEDAPENAK.

 

Lehenengoa.- Aipatu Ordenantzak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, hain zuzen ere, testu osoa “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratuta.

 

Bigarrena.- Alkate-Udalburuari berariaz baimena ematen zaio Ordenantza interpretatu, argitu eta garatzeko, administrazio-prozedura komunari buruzko indarreko legeriak jasotako printzipioekin bat.

 

 

 

 



Volver